XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Von Salchiehen-en irudia, Madame-renaren anaia bikia

- Madame, ihes egin du donostiarrak!- hasi zen oihuka Ebarixto esnatu bezain laster.

- Ametsetako arranopola gorriak!.

- Ez ote dakizu sustoak besterik ematen?.

- Ze, orain ere amets gastronomiko batetik esnatu al zaitut?.

- Ez al duzu esaera zaharra ezagutzen?.

- Ametsa, gogoaren igande.

Aharrausika hasiz: - Bada beste bat ere: Ametsek askotan gure grinen kolorea.

Makarrak kenduz: - Eta hirugarren bat ere bururatzen zait: Ametsetan pentsatzen dena, gehienetan gezurra.

Elurra ametsetan,
patxarana buruan
dabilkit kolpeka
aurtengo neguan,
ai!..
.